Bideoak
Hemen taldearen bideoetarako sarbidea duzu.
Taldeak kontzertu sorta eskaini zuen Bartzelonako hirian, 2019ko azaroan. Bertan izan zen Gaizka Peñafiel eta irudiokin bideo labur hau osatu du. Irudiak Razzmatazz, Acampada Uni eta Apolon hartuak dira. Kantua: "Nostrat - Sols el poble salva al poble"
Gaizka Peñafielek, 2019ko 'Beude Tour' azpibiran hartutako irudiekin egindako bideo ez ofiziala. Kontzertu sorta horretan hainbat gaztetxetan eta areto txiki zein ertainetan aritu zen taldea. Kantua: 'Denak ez du balio' (Berri Txarrak).
Kobetamendin grabatutako bideoa bertan egon ginen lagun guztiekin.
by Gaizka Peñafiel
2019 hasieran, Berri Txarrak-ek 12 kontzertuko emanaldi sorta egin zuen EH-ko hainbat gaztetxe eta areto txikietan. 'Beude' azpi-bira horretako hainbat saiotan irudiak jaso eta izen bereko kantuarekin bideo ez-ofizial hau sortu du Gaizka Peñafiel argazkilariak. Kantua 'Infrasoinuak' diskoan aurki daiteke (Only In Dreams, 2017).
Donostiako Udalaren eskutik 2019ko ADARRA SARIA jaso ostean, Berri Txarrak-ek hiriko Victoria Eugenia antzoki ederrean emanaldia eskaini zuen ekainaren 21ean, Nazioarteko Musikaren Egunean bertan.
Hona hemen BERRI TXARRAK-en bideoklip berria, 2018ko martxoan Bilbao Exhibition Center - BEC!-eko kontzertu historikoan zuzenean grabatua. Birari Asia eta Ozeanian ekin ostean, 10.000 zaletik gora bildu zituen taldeak, 'INFRASOINUAK' (Only In Dreams, 2017) Bill Stevenson eta Jason Livermorek ekoitzitako disko berriaren
aurkezpen saio bakan eta berezian.