Berri Txarrak film bat aurkeztuko duela baieztatu du.
Taldeak gogorarazi nahi du iragarritako luzemetrai dokumentala dagoeneko edizio fasean dagoela, hilabete batzuen buruan estreinatzeko asmoz, betiere pandemiaren ondorioek ahalbidetzen duten heinean. 2019ko Ikusi Arte Tour birako hainbat lekutan filmatua (Tokio, Mexiko, Madril, Los Angeles, Berlin, Bartzelona, Donostia, Iruñea...), pelikulak hainbat ertz erakusten ditu, hala nola BTX eta zaletuen arteko lotura estua -haria-, musikaren indar integratzailea, haren balio pertsonal zein unibertsala, kantuek intimotik komunitaterako egiten duten bidea -eta alderantziz-, oholtzara igo aurretiko zein ondorengo une bereziak, gorenean uzteko balizko arrazoiak, etorkizuna... Marina Lameiro nafarra izango du film honek zuzendari, eta Arena Comunicación, Txalap.art eta Only In Dreamsen arteko elkarlanetik ikusiko du argia. Adi beraz!
