MARAVILLAS ZUZENEAN (LIVE AT WIZINK CENTER, MADRID): SINGLE DIGITAL BERRIA, DAGOENEKO PLATAFORMA GUZTIETAN
08.05.2020
Estreinakoz modu ofizialean, 'Maravillas' kantu ezagunaren bertsio soilena, biluziena entzuteko parada daukagu: Gorka Urbizuren gitarra eta ahotsa besterik ez, non eta Madrilgo WiZink Center-en (Palacio de los Deportes zena). Kontzertu gogoangarri hartako lagin bat erakusten digu kantu honek, zinez mugarria izan baitzen hala taldearen ibilbidean nola, hein batean, euskarazko rockaren historian -7.000 zaletik gora batu ziren bertan-.
Hunkidura eragiten duen bertsioa inondik ere, dagoeneko eskuragarri dago (apirilaren 17tik aurrera) plataforma digital nagusietan zein taldearen webgunean bertan (www.berritxarrak.net), entzun/deskargatzeko moduan.